Lanbide Heziketako Materialak
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan ez da beste hezkuntza-mailetan izan den eskaintzaren euskalduntzea jazo; hala ere, gaur egun euskaraz dihardu Lanbide Heziketako ikasleen % 15 inguruk, euskarazko ikasmaterialen urritasunari aurre eginez.
Erronka horri aurre egiteko, HETEL eta IKASLAN elkarteen ekimenez LANEKI elkartea sortu eta Lanbide Ekimena proiektua abioan jarri da; materialak euskaratu eta formatu elektronikoan erabiltzaileen eskura interneten jartzeko hainbat urtetarako plana da berau (www.jakinbai.com).
Proiektua, hala ere, ez da interneten jartzera mugatzen; xedea, erabiltzaileak jaso eta ekarpenak egitea da. Horrela, interneten jarritako materiala hartzen duenari, materiala aztertu eta erabili ondoren ekarpenak eginez osatu eta borobil dezala eskatzen diogu (Gurekin harremanetan jartzeko); azken batean, proiektu hau, guztion artean material egokia osatzeko abiapuntu baino ez baita.
Helbide honetan ELHUYAR FUNDAZIOAk edo beste batzuk eskaintzen dituzten materialak ere ikusteko lotura bat dago
Material desberdinak lortzeko, lanbide heziketako barne..baita hizkuntza zerbitzuak, aholkularitza, zientziaren komunikazioa…
LANBIDE HEZIKETAKO IKASMATERIALAK 1998-2009
IKASLANek eskainitako ikasmaterialen zerrenda. Ondorengo atalak jasotzen dira:
- Elektrizitatea eta elektronika
- Fabrikazio Mekanikoa
- Mantenimendua
- Zeharkako moduluak
- Informatika
- Segurtasuna eta ingurugiroa
- Bestelakoak
Material gehienak www.jakinbai.com webgunean aurki daitezke. Beste batzuk, beste web orri batzuetan daude edo liburuak dira. Azkenik, material sorta bat, argitaratu ez diren apuntean dira eta nahi izanez gero, ikaslaneko arduradunari eskatu beharko genioke. Berdez agerzen direnak azken urtean erantsitakoak dira.


