INTERNETEN .EUS DOMEINUA LORTZEKO
2009 Otsaila 4 at 19:21
Interneten .eus domeinua izan dezagun talde bat lanean ari da, baina hori erabakitzen duen erakunde iparramerikarrari herritarrek ekimena babesten dutela erakustea oso garrantzitsua da. Kataluniarrek orain bi urte lortu zuten .cat eta eskoziarrak (.sco), galestarrak (.cym), gailegoak (.gal) eta bretoiak (.brzh) ere lortzekotan dira. Horregatik sinadurak biltzen hasi dira.
http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak
Webgune horretan sinatuko bazenu eta zure kontaktuei pasa mezu hau, asko lagunduko zenioke proiektuari. Eskerrik asko!
