Abenduaren 2an ospatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna Armerian, eta ikasleak zein irakasleak izan ziren jaialdiko protagonistak. Ikasleen partehartzea erabatekoa izan zen; hogei ikasle inguru antolakuntzan eta hamasei talde jaialdiko probetan.
Jai-giro bikainen garatu zen lehiaketaren irabazleak bi talde izan ziren: mantenimenduko 332A taldea eta elektrizitateko 351M taldea, afaltzera beraz, elkarrekin joango dira. Zorionak eta on egin daizuela.
Hona hemen ikasleek egindako bertsoak:
Doinua: itsaoari begira. Benito Lertxundi
Euskara ez da banderatxo bat
paperean ibiltzeko
Euskara ez da ondaretxo bat
museoan gordetzeko
Nortasunaren oinarria da
nor izanez bizitzeko
Azken baten aukera on bat da
bizitza bat margotzeko,
txuri beltzeko mundu honetan
koloredun izateko.
Andoni Calles 351M taldekoa
Doinua: Habanera
Gure mingainetan dago
Euskal altxor ederrena
plazer hutsa izaten da
mingainaastintzearena
indar arrotzen menpean
ere biziraun duena
Nortasun baten ikurra
herri baten sentimena
Badakigu orain garai
berriak badatozena
askatasun biderako
badago itxaropena
Armeriatik hasita
Euskal Herrian barrena
Euskara izan dadila
gure armarik onena
Ramon Salinas 332A taldekoa
Neurria: Zortziko txikia
Eibarren sortua da
Armeriua Eskola
zenbait neska ta mutil
hemendik pasa da
Euskal industriari
emanaz bultzada
Segi ezazue horrela
bultzatuz euskara
Gorka Lasa 222A taldekoa
Neurria: zortziko handia
Errimak, silabak eta hitzak
denak nire burmuinean
aitortu nahi dut gogo gutxi
dudala gaurko honetan
baina euskararen alde denez
argi bat dut bihotzean
hain zuzen ere defendatzeko
bihar bere egunean
Ama hizkuntza ez da soilik
gure euskara maitea
arbasoek borrokatutako
ondorioen bidea
azkenean lortu du kentzea
loturik zuen katea
Estatu zapaltzaile batek
Ezarritakolegea
Azkenean eman ditu sustraiak
gure hizkuntza zaharrak
adi laguna beste kate bat
dakar ere erabiltzeak
erabili euskara bizitzan
esaten dit beti amak
atera behingoz askatasun ta
euskararen hegoak
Taldea: 342M
Neurria: zortziko handia
Eusko jaian euskaraz mintza!
oies tu, zigarro bat
Hala-hola, zelako eguna!
nola amai? Nor figurat?
Non eta Armeria Eskolan,
Prest dago Euskosat.
Tokia aski egongo al da?
Lehiaketak dira laban.
No me lo pierdo, ni hara noa
Klaseko txirrinarekin bat
Igor Elkoro 221G taldekoa